XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bilbo`n baño lehen, jakiña Tolosa`ko plaza ta kaleetan bere txistu ta damboliñaz ibilliko zan festa ta jai guzietan jaioterria alaituaz.
Urte goibelak, orduan eta gaur maiz izan oi dira, ordea.
Ala gertatu zan 1823 garren urte artan frantzesok Fernando VII Errege alkian berriz altxatzera eldu ziralarik.
Tolosa`n agintariak etsai ziran, alegia, liberal ala
Batik bat D. Manuel Jose Zabala
Onek prantzesak etorritakoan erritik igesi joan behar izan zuan.
Eta arekin batera bere menpeko ta erriko txistulari zan Patxi Arasuga gazteak.
Konstituzioaren aldeko boluntario bezela sarturik Galizia`runtz abitu ziran.
Nagusiek beren bidean jarraitu zuten, baiña gure Patxi aldi batean Santander`en geldituaz, Tolosa`ra itzuli zan bein Fernando VII garrena España guziaz jabetu zanean.
Utzi itzagun orduko politika gora beherak musika giroa nola zegoan agertzeko.
Jakingarri diran zertxo batzuek azaldu nai nituzke-ta.
Manuel Jose Zabala, Villafuertes`eko
Aitak bezela, Inaxio`k piano jotzen zuan eta Ladis`ek bioliña.
Txistua jende arruntarentzat gelditzen zan.
Baiñan, naiz Zabalatarrak aundikiak izan eta Patxi erritar xehetakoa, lagun eta kideko izan ziran musikak eman oi duan elkartasunaz.
Fernando VII berriro errege jarritakoan
Konde jauna Hunboldt jakintsuaren adiskide zan eta Jeolojia ta antzeko Zienzia berrien zalea.
Orratiokan, ez zuten Musika baztertu ta asko entzunez gañera, musika paperak aukeran erosi zituzten eta bi biolin eta biolontxelo bat ere bai, gero etxera ekarri zituztenak.
Paperok, geienak galduak izango dira, baiñan
Beste bioliña nere eskutan dago, goimallako instrumentua, gañera, J. B. Vuillaume, Paris`eko
27 garren zenbakiaz izenpetua dago.
Marka onen balioa adierazteko, aski da esatea, Sarasate`k orrelako batean jotzen zuala, gero Stradivarius bi erosi zituan arte.
Oso gogoko zuala Vuillaumen bioliña ba-dakigu.
Gaur Iruñe`ko Konserbatorio`ko Museoa`n gorderik daukate ikusi nai dutentzat.